Itxi

Baipasa

Klima larrialdia

Klima aldaketa eko-antsietatea eragiten hasi da

Marijo Deogracias | Eitb Media

AEBko psikologen elkargoak baiezteatu du antsietate koadroak atzeman dietela hainbat herritari, klima aldaketak eragiten dituen kalteengatik. Hala azaldu digu Izaro Basurkok Baipasan.

  • Sutea Amazoniako basoan.

    Sutea Amazoniako basoan, klima larrialdia areagotzen ari da.

    13:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eko-antsietateaz eta Tipping points kontzeptuez aritu zaigu Izaro Basurko Ekopol ikertaldeko kidea Baipasan.

Klima aldaketa hasi da antsietate koadroak eragiten hainbat herritarren artean. Hala adierazi du AEBko psikologoen elkarteak eta azpimarratu du umeak izateko erabakian ere eragiten duela: umeak ez izateko erabakia hartu duenik bada klima aldaketak dakarren ondorioengatik.

Horrez gainera, ezagutu ditugu zeintzuk diren munduko Tipping point garrantzitsuenak; atzera bueltarik ez dagoela adierazten dute epe-mugak. Amazonia, Artikoko izotz itsasoa eta koral arrezifeak dira horietako batzuk. Basurkok azaldu du, azken 20 urtetan bikoiztu egin dela glaziarrak urtzeko abiadura: 2000-2019 urte bitartean, 267 gigatona izotz galdu dutela gogorarazi digu Basurkok eta “hori Ingalaterra urtero 2 metro ur azpian sartzeko adinakoa litzateke”.