Itxi

Baipasa

Sukalde kontuak

Izokin tartare pikantea izokin kurruskariarekin

Esther Murelaga | EITb Media

Enara Parra 'Roots and Cook' sukalde atariko eta "Blaipasak"o sukaldariak ukitu asiarra duen errezeta prestatu digu.

  • Izokin tartare pikantea izokin kurruskariarekin

    Izokin tartare pikantea izokin kurruskariarekin

    12:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Blaipasa'ko sukaldea zabaldu dugu oraingo honetan izokin tartare pikantea prestatzeko Enara Parra 'Blaipasa'ko sukaldariaren eskutik. 'Roots and Cook' sukaldari atariko arduradunak ukitu asiarra duen errezeta batekin harritu nahi izan gaitu.

Hauek dira 4 pertsonarentzat izokin tartarea egiteko beharrezko osagaiak:

- 400gr izokin xerra, azal eta guzti

- 2 tomate ertain

- 2 brinoi

- 3 goilarakada soja saltsa

- 4 goilarakada lima zuku

- 2 goilarakada sesamo olio

- Goilarakada erdi pipermin hauts (kaiena)

- Gatza

- Piperbeltza

- Oliba olioa

- Apaintzeko: sesamo haziak eta tipulina

Eta hauek dira prestatzeko eman beharreko pausoak:

-Izokin xerrari azala kendu.

-Azala 2x2 cm karratutxotan moztu eta gorde hozkailuan.

-Izokina lauki forma txikitan moztu eta katilu batera pasa.

-Izokina dagoen katilura bota, soja saltsa, lima zukua, sesamo olioa eta piparmin hautsa. Nahastu eta hozkailuan gorde 20 minutuz.

-Tomatea eta brinoia garbitu eta moztu lauki txikitan. Pasa tomatea katilu batera eta brinoia beste batera.

-Tomatea buzti oliba olio, gatz eta piperbeltz pixkatekin. Ondo nahastu.

-Hartu plater zapal txiki bat eta enplatatzeko aro bat edo ur botila bat moztu uztai bat egiteko.

-Plater erdian ipini aroa eta tomatearen laurdena ipini behe aldean. Goilara txiki batekin presioa egin lautzeko. Ondoren brinoian laurden ipini eta berriro lautu. Azkeneko izokina atera hozkailutik eta laurdena ipini goikaldean.

-Ipini zartagin txiki bat sutan, su altuan. Izokin azalak ipini zataginean azala behekaldera. Kozinatu 1-2 minutuz kurruskatu arte eta eman buelta beste aldetik kurruskatzeko.

-Platerean aurkezteko uztaia kendu kontuz-kontuz eta ipini 2-3 izokin kurruskatu goiki aldean.

-Apaindu tipulin eta sesamo hazi batzuekin eta listo. ON EGIN!