Itxi

Baipasa

Sukalde kontuak

Babarrun zuri entsalada prestatu digu Enara Parrak mediterranear erara

Esther Murelaga | EITb Media

Errezeta hau tupper-ean sartu eta hondartzara edo mendira eramateko aproposa dela esan digu 'Roots and Cook' sukaldari atariko arduradunak: freskoa eta goxoa.

  • Babarrun zuri entsalada mediterranear erara

    Babarrun zuri entsalada mediterranear erara

    10:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Enara Parra 'Blaipasako' sukaldari partikularrak eta 'Roots and Cook' sukaldari atariko arduradunak babarrun zuri entsalda prestatu digu gaurkoan mediterranear erarar. Hondartzara edo mendira tupper-ean sartuta eramateko plater fresko eta goxoa dela esan digu.

Hauek dira 4 pertsonentzat entsalada egiteko behar ditugun osagaiak:

-400 gr egositako babarrun txuriak

- Oliotan datozen 4 tomate lehor

- Tomate natural 1

- 1-2 azenario

- 20 kalamata oliba

- Tipula erdi bat

- Hegaluzea

- Parmesano gazta

- Oregano freskoa edo lehorra

- Oliba olioa

- Sagar ozpina

- Gatza

- Piperbeltza


Entsalada prestatzeko eman beharreko pausoak:


1-Lehenengo babarrunak irakazki batean ipini eta ur azpian ondo garbituko,eta ondoren entsaladera edo katilu handi batera pasatu.

2-Azenarioak zuritu eta laukitxotan moztuko ditugu taula gainean.

3-Tomate naturala, tomate lehorrak eta tipula ere laukitxoran moztuko ditugu eta babarrunak ditugun katilura botako ditugu.

4-Hegaluzea eta kalamata olibak ere gehituko ditugu katilura.

5-Dena ondo busti oliba olio, sagar ozpin, gatz eta piperbeltz pixkatekin.

6-Gehitu oregano lehor pixkat bat eta koilara haundi batekin ondo nahastu.

7-Goizean egin dezakezue eta hozkailuan gorde bazkaltzeko ordurarte.

8-Azken momentuan platerera atera eta pataten azala zuritzeko tresnarekin parmesano puska batzuk ipini entsalada gainean.

9-Azken toke bezela oregano fresko hosto batzuk eta listo.

ON EGIN!