Itxi

Faktoria

MITOAK

'Egunean hiru kafe edo gehiago hartzeak heriotza goiztiarra gutxitzen du'

Astero legez, Itziar Andueza izan dugu 'Faktoria'n. Kafea ona dela baieztatu du, astean hiruzpa bost kafe hartzea elikadura osasuntsu baten barruan sartzen dela argudiatuz.

  • Kafea

    15:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egunerokotasunean kafea edonon ikus daiteke. Baina kafeak baditu halako mito batzuk: Kafe asko hartzea ona al da? Kafeinagabeko kafea hartzea hobe lotara joan aurretik? Kapsuletako kafeak onak al dira? Zalantza horiek eta gehiago argitu dizkigu Itziar Anduezak gaurko elikaduraren tartean, 'Faktoria'n.

Lehenik eta behin, kafeen sailkapen bat egin du Itziar Anduezak. Bi kafe mota daude: robusta eta arabika. Robusta arabikarekin alderatuz gero, kafeina hiru aldiz gehiago du lehenengo horrek. Horregatik, arabika hartzea gomendatzen du. Bestalde, erretze prozesuaren araberako hiru kafe mota daudela azaldu du: naturala, nahastua eta torrefaktoa. Anduezak esan duenez, naturala da onuragarriena.

Kafeina ona dela baieztatu du, "txarra horrekin hartzen ditugun opila da". Hala ere, kontuan izan behar da tentsio unetan ez hartzea hobe dela, eta haurdunaldian ez dela komeni. Kafeina gabeari dagokionez, "deskafeinatuak kafeina pixka bat izaten du, beti". Baina kafeinagabeko kafea ala kafeinaduna? Propietateei erreparatuz gero, biak berdinak dira.

Orain arte, kafe asko hartzea txarra zela entzuten zen, baina hori gezurtatzen duen makroikerketa bat egin dute. Milioi erdi pertsonei jarraipen bat egin diete 16 urte luzez. Hortik atera duten ondorioa hauxe izan da: "Egunean hiru kafe edo gehiago hartzeak heriotza goiztiarra gutxitzen du", gizonezkoetan %18 eta emakumezkoetan %8. Gainera, egunean hiru eta bost kafe bitartean hartzea elikadura osasuntsu baten barruan sartzen dela azpimarratu du.

Halaber, modan dago kapsuletako kafea hartzea. Horiekin tentuz ibili behar dela ohartarazi du, asko azukrearekin nahastuta egoten baitira.

Hala ere, bada kafea hartu beharrean tea hartzea erabakitzen duenik. Kontuan izan behar da kafeak aktibatu egiten gaituela, ondorioz, monotonoak diren ekintzetan lagundu. Tea urduri gaudenean hartzea hobe dela gomendatzen du.