Itxi

Faktoria

Kale izen berria

Nor zen Iruñeko Armada etorbideari izena ordeztuko dion Katalina Foixkoa?

Nafarroako azken erregina nor zen eta bere bizitzako pasarterik interesgarrienak kontatu dizkigu Beñi Agirre Nabarralde Fundazioko adituak.

  • 6:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak iragarri du, datorren urteko martxotik aurrera, orain arte Armada etorbidea zena Katalina Foixkoa izango dela, “Nafarroako azken erreginaren omenez”, halaxe azpimarratu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak.

Erabakiak polemika piztu du, UPN eta PSN alderdiek, esaterako, salatu dute armada gutxiesten duela. Sektariotzat ere jo dute Iruñeko etorbideari egingo zaion izen aldaketa.

Dena den, polemikak alde batera utzita, 'Faktoria'n jakin nahi dugu Katalina Foixkoa nor zen, eta zergatik jotzen duten hain erregina garrantzitsutzat. Galdera horiek guztiak erantzun dizkigu Beñi Agirre Nabarralde Fundazioko historian adituak. Entzun audioan.