Itxi

Faktoria

Jose Ramon Bengoetxea

'Mugaren gaia tabua da Ipar Irlandan eta akordioak irtenbidea ematen du'

Bengoetxearen ustez akordiorik gabeko irteera katastrofe bezala ikusiko lukete Ipar Irlandan, eta akordioa hau ongi har dezakete.

  • Brexita

    Brexita

    7:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Brexit'ari buruz Europako Batzordeak eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak erdietsi duten akordioak aurrerapausoak badituela esan du 'Faktoria'n Jose Ramon Bengoetxea EHUko jurisprudentzia eta lege soziologiako irakasleak, Luxenburgoko auzitegian letratu izandakoak.

Ipar Irlandako mugaren gaiari irtenbide bat ematen dio akordio honek. Mugaren gaia tabua dela dio, urte luzetako gatazkaren ondoren muga kentzea konponbiderako berme izan zelako. Muga soilik itsasoz jarrita, horri irtenbidea ematen zaiola iruditzen zaio Bengoetxeari.

'Brexit'a akordioaren bidez gauzatzen bada, ondoren hiru urteko epea irekitzen dela gogoratu du Bengoetxeak, Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren etorkizuneko harremanen markoa finkatzeko.