Itxi

Faktoria

JOSU WALIÑO

'Oso larria da, webguneak nahieran itxi ditzakete eta'

Puntueus Fundazioko zuzendariak ohartarazi duenez, Espainiako Gobernuak dekretua aldatzearekin batera, mugak hautsi dira. Salbuespenik gabe, bidea libre gelditu dela dio.

  • .eus

    .eus

    4:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Gobernuak egindako lege dekretuaren aldaketarekin, joko-zelaia egoera larrian gelditu dela azaldu du 'Faktoria'n Josu Waliñok. Hemendik aurrera, ordena publikoaren aurka egiteko erabil daitekeela edo kalte ekonomikoak eragiten dituela argudiatuta itxi ahal izango baititu webguneak, epailearen baimenik behar izan gabe.

Salbuespen egoeran egongo lirateke sare sozialetako edukiak eta komunikabideak. Waliñoren ustez ordea, subjektiboa da erabakia. Gobernuak eduki horietan arrazoi berak ikusiko balitu, horiek ere itxi edo urratzeko aukera edukiko lukeelako.

Puntueus Fundazioko zuzendariarentzat, adierazgarria da Nortasun Agiriaren inguruan hartutako erabakia. Orain arte ez bezala, hemendik aurrera Nortasun Agiri Nazionala izango baita digitalki sinadura bideratzeko onartuko den ziurtagiri  bakarra. Identicat-en kontrako mugimendua dela dio, baina, Izenperi ere eragingo diola ohartarazi du.