Politika -

Telekomunikazioak

Espainiako Gobernuak sare eta orrialde digitalak kontrolatu ahalko ditu

Espainiako Gobernuak legea aldatu du, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan daudenean" komunikazio zerbitzu digitalak bere gain hartzeko.

Pertsona bat ordenagailua erabiltzen. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat ordenagailua erabiltzen.
Pertsona bat ordenagailua erabiltzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren jarduneko Gobernuak legea aldatu du sareen eta komunikazio elektronikoetarako zerbitzuen kontrola bere gain hartzeko salbuespen egoeratan.

"Ordena publikoa, segurtasun publikoa edo segurtasun nazionala arriskuan daudenean" hartu ahal izango du Gobernuak erabaki hori. Neurria aldi baterako izango litzateke eta edozein azpiegitura edo zerbitzu digitaletan esku-hartzeko ahalmena izango du.

Hala dio urriaren 31ko 14/2019 Errege lege-dekretuak. Testu horrek administrazio digitalari, sektore publikoaren kontratazioari eta telekomunikazioei buruzko premiazko zenbait neurri biltzen ditu. Espainiako Buletin Ofizialean gaur argitaratu dituzte aldaketak.  

"Espainian azken aldian izan diren gertakari larriek agerian utzi dute gure legedia eguneratzea ezinbestekoa dela", argudiatu du Espainiako Gobernuak.

Errege lege-dekretu honek, zehazki, 2014ko Telekomunikazio Orokorraren araudia aldatu du.

Salbuespeneko neurri hori indarrean jartzeko bi aukera egongo dira: Espainiako Gobernuak hala erabakitzea edo administrazio publiko batek eskatzea, baldin eta segurtasun alorrean eskumenak bere esku badaude.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Teknologia Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Telebista publikoa Sare sozialak Telefonia mugikorra Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Internet