Publizitatea
Itxi

2020/01/03

09:13

Faktoria

Arnaldo Otegi

Otegi: 'Erabat ados nago PSOEk eta Esquerra Republicanak adostu duten eskemarekin'

Arnaldo Otegi, EH Bilduko koordinatzaile nagusia, 'Faktoria'n izan da

  • Arnaldo Otegi

    Arnaldo Otegi

    17:09 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

PSOEk eta Esquerra Republicanak sinatu duten akordiak EH Bilduk begi onez ikusten duen eskema margotu du: "Katalunian arazo politikoa dagoela jasotzen du, politikoki konpondu behar den arazoa dela eta herritarrek bozkatu behar dutela". Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du "eskema horrekin guztiz ados" dagoela, onartzen duen arren, "denerako balio dezakeen" agiria dela.

EH Bilduko buruzagiaren galdera utzi du, "esertzeko prest dagoen gobernua baduzu, zein da alternatiba? Frogatu behar dugu bagarela gai, adostutako terminoetan bide bat egiteko". Nazioartean abantaila du PSOEk, Otegiren arabera, inor gutxik ulertuko lukeelako Espainiako Gobernua esertzeko prest dagoenean kataluniarrek ezetz erantzutea. Otegiren ustez, mahai horretan erakutsi beharko du koalizio gobernu berriak arazo nazionalari termino demokratikoetan erantzuteko gai den. Espainiako Gobernua elkartzeko prest dagoen arren, "marjinak" dituela dio.

Espainiako koalizio gobernuaren osaketan EH Bilduk arduraz jokatu behar duela dio Arnaldo Otegik. PSOEk eta Unidas Podemosek aurkeztu duten programan dauden proposamen batzuk begi onez ikusi ditu; Mozal Legea kentzeko erabakia edota alokairuen aldeko neurriak, esaterako. Elkarbizitza esparruan, berriz, presoen gerturatzeak mahai gainean egon behar duela aldarrikatu du. Koordinatzaileak zalantzak ditu gobernu berriarekin presoen askatasuna lortuko duten, baina ziur da eskuinarekin zailagoa izango dela. Presoen egoera konpontzeko EH Bildutik "dena" egingo dutela aurreratu du, eta horregatik eskatzen duela gobernu hau osatzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena