Itxi

Faktoria

Gaizka Etxabe

"Zaldibarko zabortegian lur mugimendu berrien arriskua oso handia da"

Segurtasun saileko larrialdi arduradunak dioenez, erreskate lanek luze joko dute, magala egonkortu arte ezin baiko dira hondeamakinak sartu.

  • Zaldibarko zabortegia

    Zaldibarko zabortegia

    6:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaizka Etxabe Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko larrialdi arduradunak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n jakinarazi duenez, geologoek eta topografoek egindako txostenek oso arriskutsu jotzen dute Zaldibarko zabortegian erreskate lanekin jarraitzea, lur mugimendu arriskua handia delako.

Arrakala gehiago agertu dira zabortegian, hondoratze gehiago ere izan dira eta teknikariek diote luizi gehiago gertatzeko arriskua handia dela. Arrisku hori, ordea, zabortegiaren goialdean dago eta AP-8 autobidea irekita izateko ez dago eragozpenik.

Etxabek esan duenez Alemaniatik iritsitako ingeniari aditu bat hasiko da gaur zabortegiko lurra aztertzen, magala egonkortzeko zer egin daiteken zehazteko.

Behin adituen txosten guztiak mahai gainean izanda, larrialdi arduradunek erreskate estrategia berriak aztertuko dituzte. Desagertutako bi beharginak bizirik aurkitzeko itxaropenik ez dagoela esan du Etxabek, eta erreskate lanek luze joko dutela.