Itxi

Faktoria

Miren Basaras

'Haurrak gurasoekin saltokietara badoaz, maskara edo musukoa jantzi behar lukete'

Miren Basaras mikrobiologoaren ustez, koronabirusaren kutsadura-indizea 1etik gorakoa bada, larritzen hasi beharko dugu.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    3:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Baikortasunari galga jarri dio Miren Basaras mikrobiologoak. EHUko irakaslearen ustez, batek baino gehiago pentsatu du haurrak kalera ateratzea bermatuko duen dekretu berriak esan nahi duela konfinamenduaren amaiera datorrela. 'Ez dago halakorik, konfinamenduan gaude' esan du Miren Basarasek, eta maiatza erdialderarte gutxienez hala izango gara. Asteleheneko hildako eta kutsatuen kopurua azken asteetako azkena bada ere, Basarasek 'Faktoria'n esan du 'datuak handituko direla, atzoko datua ez delako erreala'.

Haurrak kalera ateratzeko baldintzei buruz galdetuta, EHUko irakasleak ez du adinik aurreikusten: 'ez da zertan 12 urte izan behar. Zergatik ez 15 urteko bat ezin da irten? Edozein adina izan liteke, norberak hartzen dituen neurriak dira gakoa.' Higienea da gakoa eta maskara edo musukoen erabilera; 'haurrak gurasoekin bakarrik badaude ez baina, saltoki batera baldin badoaz, erabili beharko lituzkete'.

Kutsadura koefizientea

5 asteko konfinamenduak kutsadura-indizearen jaitsiera ekarri du. 'Batetik beherako mailan dago, gaixo batek pertsona bat baino gutxiago kutsatzen du gaur egun' esan du Miren Basarasek. Zenbaki horrek garrantzia du, mikrobiologoaren hitzetan: 'beti esaten da indize hori bat baino gutxiago bada ona dela. Batetik gorakoa bada, esan nahi du, transmititzeko tasa errekuperatzeko tasa baino altuagoa dela eta kezkatu behar dugula'.