Itxi

Faktoria magazina

MAGALARTE TXAKOLINDEGIA

"Diru sarrerak kolpean jaitsita zaila da aurrera jarraitzea, baina hala egin dugu"

Ostalaritza itxita, upategiek salmenta bide nagusia galdu dute. Bizkaiko Txakolinaren kasuan bost upategi daude ERTE egoeran.

  • Andoni Aretxabaleta, Magalarte txakolindegian.

    Andoni Aretxabaleta, Magalarte txakolindegian.

    9:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai zailak dira guztiontzat, ari gara egunotak krisi honen albo ondorio desberdinei erreparatzen eta jakina, dominoko piezak bezela, koronabirusak ere bota ditu lurrera katean zenbait jarduera ekonomiko. Fitxa nagusia ostalaritza izanik, gaurkoan, domino efektu horrek nola eragin dien ardo ekoizleei ezagut nahi dugu.

Txorierriko bihotzean beste behin frogatu duguna da koronabirusak gauza asko eten baditu ere, momentuz, ez duela lortu naturaren zikloa gelditzea. Lezamako Magalarte txakolindegian 120 urte baino gehiagoko historia duten mahastiak, dotore, tente eta handi daude, udaberriak hazita.

Izan ere, ostalaritza itxita, ardo ekoizleei beraien salmenta kate nagusia itxi zaien arren, mahastietan lan handiko garaia dute; landaketetan mantentze lanak etengabe egin behar direlako.

Bestela esanda: ardo ekoizleei salmentak asko jaitsi zaie, hau da, diru sarrerak moztu zaizkie, lur sailetan lan gehien duten unean. Egoera kopntraesankor honek, Bizkaiko Txakolinaren kasuan, bost upategitara ekarri du ERTEa.

Andoni Aretxabaleta upategiko bostgarren belaunaldiarekin hitz egin dugu. Beraien kasuan salmentak % 70 jaitsi zaiela kontatu digu eta buru belarri ari direla zuzeneko salmenta sustatzen. Enoturismoa ere egiten dute eta kontatu digunez, litekeena da lehen fasean jarduera hau berreskuratu ahal izatea.