Itxi

Faktoria

Zinema

"Irratigrafia egin dugu 'Quebrantos'en"

Koldo Almandoz eta Maria Elorza zinemagileek Ziortza Linaresi Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketatik sortu dute film laburra.

  • Koldo Almandoz

    Koldo Almandoz

    12:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

2017ko azaroaren 24a, gaur bezala, ostirala zen. Eta ostiraletan gertutik egin ohi dugun elkarrizketa egin zion Maite Artolak Ziortza Linaresi, bere senar ohiarengandik tratu txarra jasotako emakumeari. Elkarrizketa hura entzun zuten asko geratu ziren harrapatuta, Koldo Almandoz zinemagilea ere bai.  Ziortzak deskribatu zuen segurtasun eta zaintza gailuekiko menpekotasun testigantzarekin geratu zen kateatuta. Eta buruan buelta eta buelta zebilkion elkarrizketa eta ideia haren berri eman zion Maria Elorzari. Eta handik bertatik bi zinegileak batera abiatu ziren adierazpen bide berrien bila: irrati ahotsa irudiz janzteko bide berrien bila. "Bi geruza nahi genituen. Irrati elkarrizketari ez genion indarra kendu nahi, ez genuen hura ordezkatu nahi. Geruza horri beste bat gehitu nahi genion", esan digu Almandozek: "Irratigrafia egin dugula esaten dugu guk".

Irudi zatiek osatzen dute ahotsa: "Literaltasunaren ordez, zeharkako irudiekin osatu dugu hain testigantza gogorra. Youtubetik edaten dute, egunerokotasunetik edaten dute, maitasunaren iruditeritik ere bai... oso irudi anitzak dira, bai kalitate baxuan internetetik hartutakoak, bai propio lan honetarako sortuak", gehitu du Elorzak.

Bi urteko esperimentazio bidetik horretatik sortu da Quebrantos, zazpi minutuko film laburra. Ohiko egoeran bageunde jaialdietara aurkeztuta lukete baina ezin jakin orain no. "Pelikula egina dago eta lehenago edo beranduxeago iritsiko da", diote.

Entzun hemen Ziortza Linaresi egindako elkarrizketak:

-'Zenbatetan hautsi behar du urruntze agindua, bera zigortu dezaten?'

-'Oso zaila eta gogorra da, baina aterako gara. Ziur nago'