Itxi

Faktoria magazina

Mugaritz

Mugaritz: perfekzio milimetrikoa buru ireki eta adimen gosetuentzat

Sei hilabeteren ondoren bihar irekiko ditu ateak Mugaritz jatetxeak eta gaur entsegu orokorra dute. Sukaldean sartu da Faktoria, lana nola egiten duten ikusteko

  • Mugaritz jatetxea

    Mugaritz jatetxea

    15:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Ezeiza, Mugaritz-eko proiektu arduradunarekin izan dugu sukaldean sartzeko ohorea. Ikusi dugu perfekzio milimetriko hori nola zaintzen duten. Ikusi dugu arrautza gorringoak nola ari ziren oliotan konfitatzen 51 gradutan, gero abakando garunarekin ateratzeko. Ikusi dugu tomatea nola ari ziren ebakitzen erregela hartuta 2,2x3 zentimetroko zatitan. Platera sukaldetik mahaira eramateko denbora ere kronometratu egiten dute. Plater bakoitzak bere denbora jakina du.

Urtero ideiak lantzeko egiten duten etenaldiaren ondoren, irekiera bezperan, "Zuk irekiko dituzu ateak" leloarekin entsegua egiten dute, zozketa bidez aukeratutako jendearekin. Mundu osoko 5.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena adibidez aurtengo zozketan parte hartzeko.

Mugaritz, jatetxea baino zerbait gehiago dela jakina da eta bilaketa espazioa deitzen diote. Etengabe bilatzen, esperimentatzen eta berritzen ari dira. Bertara jatera doanak ez daki zer jango duen. Eseri eta 25 platereko menu sorpresa jango du.