Itxi

Faktoria magazina

Prudentzio Oiarbide

"Justu xamar ibiliko da, baina oraingoan ez dut uste Trumpek irabaziko duenik"

Prudentzio Oiarbidek uste du Bidenek asmo onak dituela, baina 'txispa' falta duela.

  • Trump eta biden, eztabaidan

    Trump eta biden, eztabaidan

    9:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

AEBetako presidentea aukeratzeko hauteskundeei begiratuko diegu 'Faktoria'n, baina bertan bizi diren euskaldunen begietatik. Prudentzio Oiarbide psikologoa da lanbidez, erretiroa hartu berria. 1966an iritsi zen AEBetara eta Wisconsin estatuko Madison hirian bizi da. Lindon B. Johnson zen orduan presidente, eta Donald Trump da berak Etxe Zurian ezagutu duen 10. maizterra.

11.a ezagutuko al du bost aste barru, ala Trumpek jarraituko al du bertan bizitzen? Oiarbidek uste du juxtu xamar ibiliko direla, baina oraingoan ez duela Trumpek irabaziko. Bere inguruan, esaterako, gehienek Bideni emango diote botoa, eta zenbaitek ez du bozkatuko, baina Trump ez dute nahi, batez ere jende gazteak. Biden gizon ona dela uste du, gauzak zuzentzeko asmoa duela, baina "sos xamarra" dela deritzo, "indarra falta zaiola". Trumpek, berriz, "asto zahar batek adina indar dauka, biana jende anazkatuta dago". "Dena gezurra esaten du Trumpek", dio, eta harrotzat dauka: "dena daki, inork baino gehiago, eta horrek segurtasun falta erakusten du".