Faktoria
Vienako erasoak
'Ez genuen espero, 25 urte dira Vienan azken atentatua egin zutela'
Itziar Mate arrasatearrak 18 urte daramatza Austriako hiriburuan lanean. Atentatuak gertatu baino 2 ordu lehenago, erasoak izan ziren tokian izan zen.
-
Vienako erasoak
3:26 min
Vienan inork gutxi espero zuen atzo izan ziren erasoak gertatzerik. 2020ko azaroaren 2 bestela ere egun berezia zen, koronabirusaren ondorioz ostalaritza osoa itxi aurreko eguna zen. Horregatik, hiri erdiguneko taberna eta jatetxe guztiak beteta zeuden, tabernak lepo eta testuinguru horretan gertatu ziren bart iluntzeko tiroketak.
Itziar Mate arrasatearra Vienan bizi da 2002. urtetik eta erasoak izan ziren inguruan izan zen, erasoak gertatu baino bi ordu lehenago. Hiriburuan dagoen giroaz testigantza utzi du "Faktoria"n.