Itxi

2020/12/16

10:16

Faktoria

Garbiñe Aranburu, LAB

"Ez da uneak eskatzen duen EAEko aurrekontua; norabide aldaketa behar da"

Inbertsioak berrantolatzea eta zerga erreforma eskatu ditu LABeko idazkari nagusiak, Europako funtsen banaketa kritikatu du eta Bateragune auzia errepikatzeari "kalean" erantzungo dietela esan du.

  • Garbiñe Aranburu

    Garbiñe Aranburu

    21:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak 2021rako aurkeztu duen aurrekontu-proiektua aztertuta, LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk esan du ez dela uneak eskatzen duen aurrekontua. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez, ezinbestekoa da inbertsio publikoa berrantolatzea, osasun-, hezkuntza-, enplegu- eta gizarte-politiketara baliabide gehiago bideratzeko. Zerga-erreforma eskatu du era berean, zorpetzearen ondorik murrizketak etorriko direla uste duelako. Nafarroa eta Espainiar estatuko aurrekontuez galdetuta, "motz" geratzen direla azaldu du eta EH Bilduren babesean "bestelako joko eta elementu politikoak" daudela.

COVID-19aren pandemiaz, bestalde, Aranburuk esan du zaila dela lentokietako kutsatzak zehaztasunez ezagutzea, "gardentasun falta" dagoelako, eta salatu du enpresak osasun-krisiaz baliatzen ari direla prekarizazioan urratsak emateko: "Aeronautikak diru-laguntzak jaso ditu, baina Jaurlaritzak ez duenez trukean baldintzarik eskatu, langileak kaleratzeko aukera du". Europako funtsen banaketa kritikatu du era berean: "Iberdrolari eta Petronorri diru-laguntzak emanez, energia-trantsizioaren esanahia moldatzen dute".

Bateragune auziko epaiketa errepikatzeaz, LABeko idazkari nagusiak esan du "kalean" erantzuteko unea dela, eta hartuemanak iragarri du eragile politiko, sozial eta sindikalekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;