Itxi

Faktoria

MADDALEN IRIARTE

"Ez da bidezkoa gobernu bat hain gotortuta egotea nahiz eta gehiengo osoa izan"

EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du Jaurlaritzaren 2021eko aurrekontuek ez diotela erantzuten "salbuespenezko egoera honi". Ostiralean bilduko dira Pedro Azpiazu sailburuarekin.

  • Maddalen Iriarte.

    Maddalen Iriarte.

    28:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzaren aldetik "elkarlan eta gardentasun falta" sumatu du Maddalen Iriarte EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, bai pandemiaren kudeaketan, baita, esaterako, Europako funtsetarako aurkeztutako proiektuetan ere.

2021eko aurrekontuez ere hitz egin du 'Faktoria'n. Iriartek uste du Jaurlaritza "oso berandu" dabilela. Aurreratu du ostiralean dutela bilera Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin, eta gobernuak erakutsi arren "EH Bildurekin ez duela ezer nahi", koalizioak proposamenak egiten jarraituko duela. Lehentasunen artean aipatu ditu politika publiko indartsuak martxan jartzea; besteak beste, osasun arloan, hezkuntzan eta zaintzan.

Madrilgo giro politikoaz ere mintzatu da. "Inboluzio arriskua" ikusten du, eta gertutik segituko ditu Pedro Sanchezen gobernuarekin egindako akordioak: "Emango diogu gobernu honi konfiantza erantzuten duen tamainan". Madrilen EAJrekin elkarlanean aritzea "posible" izan beharko litzatekeela dio: "Igarri diot EAJri ez duela jasan EH Bilduk izan duen paper garrantzitsua. Guk horretan jarraituko dugu lanean, batere balio ez duten xextratan katramilatu gabe".