Publizitatea
Itxi

2021/01/18

10:50

Faktoria

Gotzone Sagardui

'Immunizazio osoa lortu nahi dugu. Eta hori nola egiten da? 2. dosia ziurtatuta'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Gotzone Sagarduik Osakidetzaren txertaketa estrategia defendatu du eta jakinarazi du agertu dutela protesta formala Osasun ministerioan. Datozen egunotan eremu gorria zabaldu egingo dela berretsi du.

  • Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua

    Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua

    30:05 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Txertoak, ados, jartzeko dira. Baina argitu nahi dut guk ez dugula txertoa gordetzen. Ziurtatu egin nahi dugu gure biztanleria immunizatu egingo dugula eta hori nola ziurtatzen da? Bigarren dosia osatuta". Honela egin dio aurre Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak asteburuan egindako kritikei. Bere haserrea eta egoneza Osasun ministerioan formalki azaldu duela jakinarazi du eta berretsi du Jaurlaritzak eutsi egingo diola txertaketa estrategiari.

"Faktoria" albistegian iragarri du hiru aste barru burututa egongo dela nagusien egoitzako txertaketa, eta ziurtatu du jasotako txerto kopuruaren arabera erritmoa bizkortzeko prest daudela . "Datozen asteotan txertoen kopuruak gora egitea espero dut eta Osakidetza prest dago txertaketak hein haundi batean gehitzeko", azpimarratu du.

"Eremua gorria zabaldu egingo da"

Kezkatuta agertu da, bestalde, kutsatzeek duten bilakaerarekin. Sagarduik adierazi du datozen egunotan eremu gorria zabaldu egingo dela eta oso litekeena dela Bilbo ere maila horretara iristea. Oraindik LABIren aholku mahaiak bilera egunik ez duela azaldu du baina neurriak gogortu egin beharko direla iradoki du. Ez du zehaztu izan nahi etxeratze-agindurako zein ordutegi jotzen duten ontzat baina horrelako neurriak hartzeko eskuduntza exijitu du berriz.

Zehaztu du kutsatzeen joera azaroko bilakaera erakusten ari dela eta ez dirudiela Erresuma Batuko aldaerak eragin apartekoa izan duenik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aldaera horretako bederatzi kasu atzeman dira, orain arte). Onartu du, ospitaletan tentsioa areagotzen ari dela baina ZIUen egoera oraindik "ona" dela ziurtatu du.


 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena