Itxi

Faktoria

Juan Mari Aburto, Faktorian

Aburto: "Seguraski datozen asteetan etorriko da etxeratze-agindua aurreratzea"

Mikel Rotaetxe | EiTB Media

Jarduera ekonomikoa eta jende topaketak mugatzearen alde egin du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta "albiste txartzat" jo du Basurtu eta Santa Marinako goi arduradunek txertoa jartzea.

  • Juan Mari Aburto

    Juan Mari Aburto

    23:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

LABIren aholku-batzordearen bileraren atariko, jarduera ekonomiko oro 19:00etan ixtearen eta jende topaketak lau lagunera mugatzearen alde egin du "Faktoria"n Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta, Espainiako gobernuak kontra egin arren, datozen asteetan etxeratze agindua aurreratuko dutela uste du. Gabonetan neurriak arintzea akatsa izan ote zen galdetuta, Bilboko alkateak esan du "garrantzitsuena" ez dela "nola heldu garen" nabarmentzea, "nola irtengo garen baizik". Neurriok betearazteko ahaleginean Ertzaintza eta Udaltzaingoaren lana ere babestu du: "arauak urratzen direnerako garrantzitsua da udaltzainen lana, eta agenteek irmo jarraituko dute isunak jartzen".

Basurtu eta Santa Marina erietxeetako zuzendari eta goi arduradunek COVID-19aren aurkako txertoa jartzea "albiste txarra" dela esan du Aburtok, eta Osasun sailak hartutako neurriak babestu ditu. Azaldu duenez, kargua utzi dutenetik, ez du harremanik izan Eduardo Maiz eta Jose Luis Sabas ospitaleetako zuzendari eta EAJko zinegotzi ohiekin, baina nabarmendu du: "Antsietatea dago erietxeetan eta denok dugu beldurra, baina [agintariok] argi izan behar dugu nor garen eta ze protokolo dauden".

Udaberria eta uda iritsi ahala egoera epidemiologikoak hobera egingo duela uste du Aburtok, eta lan egingo dutela uda honetan BBK LIVE, Eurokopa eta Aste Nagusia egin ahal izateko, "ezberdin bada ere".