Itxi

Faktoria

Animalien eskubideak

"Animaliak ez dira saltzeko altzariak; bizidunen mailako babesa behar dute legean"

Mikel Rotaetxe | EiTB Media

Animalien aurkako tratu txarren legea onartzear dira Frantziako estatuan. 2024an txakur eta katuen salmenta debekatuko dute eta animalidun zirkoak galarazi. Ehiza eta zezenketak salbuetsi dituzte.

  • Txakurren salmenta galaraziko dute Frantzian

    Txakurren salmenta galaraziko dute Frantzian

    12:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziako Asanblada Nazionalak gehiengo osoz onartu du animalien aurkako tratu txerren lege berria, eta, Senatuak noiz berretsiko zain, Europako araudirik zorrotzenetakoa izatear dira Ipar Euskal Herrian. 2024tik aurrera, ezingo dituzte txakurrak eta katuak saldu (ez dendetan, ez Interneten), tratu txar eta abandonoaren aurkako zigorrak gogortuko dituzte, eta animaliak erakusten dituzten zirku eta ikuskizunak galarazi.

Araude berriaren xehetasunez aritu gara Euskadi Irratiko Faktorian Alice Leizagezahar hautetsi ekologistarekin eta Jöelle Tuscat Baionako Txakurrak aterpetxeko zuzendariarekin. Biek ala biek begi onez ikusi dute araudi berria, baina nabarmendu dute motz geratzen dela zentzu askotan: oraingoz, Asanbladako ordezkariek salbuetsi egin dituzte ehiza eta zezenketak.

"Faktoria"ko mikrofono irekian, iritzia eman dute Nagua Alba, Iñigo Aduriz eta Ibai Fernandez solaskideek.