Publizitatea
Itxi

2021/02/09

10:36

Faktoria

Otsoaren ehizaren debekuaz

Otsoaz, jarrerak ezin bateratu

Jone Larrañaga | EiTB Media

"Otsoarentzat lekurik ez dagoela" diote artzain eta abeltzainek. Euskadiko Otsoen Elkarteak dio, berriz, biodibertsitatean duen garrantziagatik eta "bere balio intrisekoagatik" babestu behar dela.

  • Otsoa

    Otsoa

    25:37 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joan den martxoan Euskadik egin zuen bezala, otsoa babestu beharreko espezieen zerrendan sartzea erabaki du Espainiako Natur Ondarearen eta Biodibertsitatearen Batzorde Nazionalak. Espainiako Gobernuak erabaki hori berresten badu, horrenbestez, haren ehiza debekatuta geratuko da erkidego guztietan. Erabakiak parez pare jarri ditu lehendik ere bateraezinak ziruditen bi jarrerak: nekazariak eta abeltzain sindikatuak, batetik; eta, kontserbazionistak eta ekologistak, bestetik. Eztabaida horren lekuko, gaur "Faktoria"n egindako saioa: Pablo Basterrak, otsoaren erasoa jasandako artzainak, "otsoarentzat lekurik ez dagoela" azpimarratu du. Xabier Iraolak, ENBAko ordezkariak, iritzi dio erabaki horrek populazioa haunditzea ekarriko duela eta otsoak gehiagotan sartuko direla euskal mendietan. Gaineratu du mendiko abeltzaintza eta animalia hau ez direla bateragarriak: "Hori ez da bizimodua. Kalteordainak ez dira irtenbidea", azpimarratu du.

Yolanda Areitio Euskadiko Otsoen Elkarteko kidea guztiz kontra agertu da. Azaldu du artzain eta abeltzainek mendiko euren ganadua babestu egin behar dutela eta argudio hori ezin dela erabili espezie bat desagertarazteko. Azpimarratu du biodibertsitatean garrantzia izugarria duela, baina, "otsoak, berez, duela balio intrinsekoa" eta horregaitiak babestu behar dela.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;