Itxi

2021/04/16

10:50

Faktoria

Miren Basaras

"Kezgarria da aldaera berriena. Sekuentziazioa uneoro egitea ezinbestekoa da"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Gaixotasuna kontrolpean egon zitekeela gogoratu du eta, aldiz, azken astean 26 lagun hil dituela. "Penagarria da gizarte bezala. Pentsarazi egin beharko liguke", iritzi dio mikrobiologoak.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    13:03 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miren Basaras EHUko mikrobiologoa kezkatuta agertu da datozen asteetan birusak izango duen bilakaerarekin, batez ere, aldaera berri gero eta gehiago iristen ari direlako guregana. "Ezinbestekoa da", "Faktoria"n esan duenez, "haien sekuentziazioa egitea une oro eta jakitea zein ondorio dituzten, transmisioan, ospitaleratzeetan eta txertoekiko duten harremanean". Gaineratu duenez, aldaera brasildarraren hilkortasun maila handia da kezkagarriena eta, kutsakortasun maila altua, aldiz, hegoafrikarrarena.

Azken egunotan osasun agintariek berretsi dutenez, aldaera britainiarra erabat nagusitu da gurean eta ikuskizun dago haren lekua hartuko duten berriek etorkizunean. "Birusa eboluzionatzen ari da eta, zenbat eta luzeago egon gure artean, are eta errazago eboluzionatuko du". "Daukagun birus hau ahalik eta azkarren kontrolatzea da", Basarasen arabera, "etorkizuneko tresna eraginkorrenak erraztuko digun gakoa". "Penagarria" iruditzen zaio, ordea, gizarte gisa hartzen ari garen jarrera: "Onartzen ari gara populazioaren zati bat kutsatu egingo dela eta hortik zati bat, hil. Eta punto. Gizarte gisa, pentsarazi egin behar liguke".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;