Faktoria
Mabel Artziniega
"Maiatzaren 9an alarma kenduz gero, olatua tsunami bihurtuko den beldur gara"
Jone Larrañaga | EiTB Media
Mediku Sindikatuko idazkari nagusiak dio egoera ez dela kontrolatzen eta ezinean daudela profesionalak. Pertsonal gehiago eskatu du larrialdiari aurre egiteko eta txertaketa helburuetara iristeko.
-
Deba Goineko ospitala
10:58 min
"Olatu bat bestearen atzetik. Nekatuta gaude, kokoteraino. Egoera ez da kontrolatzen" esan du Mabel Artziniega Euskadiko Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak "Faktoria"n, eta gaineratu du "beldur" direla ez ote den "maiatzaren 9an, alarma egoera bertan behera geratuz gero, olatua tsunami bihurtuko". "Ikusi baita", gogoratu du, "neurriak lasaitzen direnean egoera lehertu egiten dela".
Egoera oso larria dela azaldu du eta aste honetan bertan gainditu lezaketela ospitaletan lehen olatutako maila. Artziniegak egiturak baino pertsonala behar dela gogoratu du eta langileen kontratazio gehiago eskatu du ospitaletarako, baita txertaketa kanpainari abiadura emateko ere. "Ez gara helburura iritsiko. Errekurtso berriak behar ditugu eta ez beste osasun zentroetatik kendu".
Txertatutakoak ere iristen ari dira ospitaletara berriz kutsatuta
Txertaketa "lagungarri handia" izango den arren, Artziniegak gogoratu du ez dela betirako sendabidea eta berak Deba Garaiko ospitaletako larrialdietan azken egunetan ikusitakoa jarri du adibidez gisa. "Pfizer txertoaren bi dosiak jarrita zituzten nagusiak larrialditan artatu behar izan ditugu, berriz kutsatuta, pneumoniarekin eta larri". Alde horretatik dei egin dio gizarteari segi daitezen segurtasun neurriak hartzen.