Itxi

Faktoria

Itziar Irazabal, Medicus Mundi

"Txertoei patentea kentzeko proposamena albiste ona da; zerbait mugitzen ari da"

PIlar Goya | Eitb Media

Medicus Mundiko Irazabal: "Covidaren aurkako txertoari patentea kenduz gero, asko merkatuko litzateke eta jendearengana heltzea erraztuko litzateke, edozein laborategik egin ahal izango lukeelako".

  • COVIDaren aurkako txertoari patentea kentzearen garrantziaz hitz egin dugu Itziar Irazabalekin.

    "Zerbait mugitzen ari da. Bidenekin edo gabe, txertoei patenteak kentzearen alde jarraituko dugu".

    4:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Estatu Batuek covid-19aren aurkako txertoei patenteak kentzearen alde azaldu eta gero sortutako eskenatoki berriaz mintzatu gara "Faktoria" saioan Itziar Irazabal Bizkaiko Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeko presidentearekin.

Joe Biden presidenteak azaldutako babesa, pozgarria dela esan digu: "Zerbait mugitzen ari da. Oso albiste ona da gobernu batek gutxienez mahai gainean jartzea gaia. Ez dakigu ezer lortuko den, baina albiste ona da. Bidenek laguntzen badu ondo eta, bestela ere, borrokan jaraituko dugu".

Patenteak kentzean, botika bera asko merkatzen dela azaldu digu, ez direlako jada "Pfizer, Johnson edo AstraZeneca botika etxeak txertoak egin ditzateketen bakarrak; esan nahi du azpiegitura izanez gero, edozein laborategik egin ditzakeela eta horrek asko erraztuko luke txertoa, jendearenga heltzea, batez ere herrialde behartsuenetan". Indian eta Hego Afrikan esate batera badago azpiegitura nahikoa txertoa ekoizteko.

COVAXez, txertoa herrialde txirionetara iristeko osatutako erakundeaz, Itziar Irazabalek iritzi dio aulki honen beste hanka bat dela eta indarra egin behar duela txertoen patenteak askatzeko: "Gu pozik gaude Euskadin, iraila amaierarako txertoa hartua edukiko dugulako denok... baina munduan 2025. urtea izango da denak txertatuta egoterako eta hori, lortzen bada, herrialde txiroetan oso zaila eta oso garestia delako".