Itxi

Faktoria

Covid-19aren liburu zuria

Ugo Mayor: 'Aurrera egiteko, orain egindako bideari erreparatzea ezinbestekoa da'

Maider Segurola | EiTB Media

Covid-19aren Liburu Zuria argitaratu berri du 44 ikerlarik osaturiko talde batek. Osasungintzan, ekonomian, arlo sozialean eta hezkuntzan aurrera egiteko proposamenak zerrendatu dituzte.

  • Ugo Mayor

    Ugo Mayor

    16:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ugo Mayor Ikerbasque irakasle taldeko ikertzailea da EHUko biokimika eta biologia molekularreko sailean eta covid-19aren Liburu Zurian parte hartu du berak ere. Pandemia hau sindemia bihurtu dela azpimarratzen dute eta bizi dugun hau, ez dela osasun krisia bakarrik; krisi askoren pilaketa baizik. Orain aurkeztu duten lan hau duela hilabete batzuk egin izan balitz oraingo egoera hobea litzatekeela ziur dago bera eta aurrera egiteko, egindako bideari erreparatzea ezinbestekoa dela.

Azkenik, ahal dela kanpoan ibiltzea gomendatu digu eta barrualdeetan beti musukoa jantzita izateko.