Itxi

Faktoria

Juan Mari Uriarte

"Ziur nago arakatutako zabor artean Joaquin ez dela joan"

Jone Larrañaga | EiTB Media

Zaldibarko alkateordea hunkituta mintzatu da Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko lanak bertan behera geratu ondoren. "Uste dut egin dela egin ahal izan den guztia" esan du.

  • Juan Mari Uriarte, Zaldibarko alkateordea

    Juan Mari Uriarte, Zaldibarko alkateordea

    6:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Mari Uriarte Zaldibarko alkateordea hunkituta, oso hunkituta, mintzatu da "Faktoria"n Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanak bertan behera geratu direla jakin ostean. Egunero egiten du zabortegira bisita eta bertan bilakaeta lanak egiten ari ziren arduradunek aurreratua zioten "non gehiago bilatu, non gehiago arakatu, ez zegoela". Uriarteren irudiko, lan "zehatza eta gogorra" egin da 16 hilabete hauetan eta uste du "egin dela egin ahal izan den guztia".  Gogoratu du arropa, telefono edo beste arrasto txikiena aurkitzen zutenean, lanak eten eta dena aztertu izan dutela Joaquinena ote zen ikusteko. "Ziur nago", esan du, "arakatutako zabor artean Joaquin ez dela joan".

Zabortegia erabat ixteko lanak, orain, azkartu egingo direla uste du Zaldibarko alkateordeak eta bi urte barru inguru hori "estalita eta berdetuta" egongo dela. "Historiara pasatuko da hori" esanez amaitu du.