Itxi

Faktoria

Lide Amilibia

"Nola ez ditugu hartuko ba adin txikikoak, zein egoeratan dauden ikusita?"

PIlar Goya | EITB media

Gizarte gaietarako sailburuordeak beste politika batzuk eskatu ditu migrazioari erantzun egokia emateko: "Oraintxe partxeak jartzen ari gara larrialdi bat dagoen bakoitzean. Planifikazioa behar da".

  • Lide Amilibia:"Nola ez ditugu hartuko ba adin txikikoak, zein egoeratan dauden ikusita?"

    Ceutari buruz: "horrelakoak gertatuko dira etorkizuenean ere eta planifikatuta eduki behar dugu".

    4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken egun hauetan Ceutara pasa diren adin txikikoei lekua egiteko, bertan dauden babeslekuak lehen bait lehen hustu nahi ditu Espainiako gobernuak. Horregatik lehendik  babes hartuta zeuden 200 adin txkikoak erkidegoen artean banatuko dituzte eta horietatik 8 EAEra etorriko direla baieztatu du Lide Amilibia Jaurlaritzaren gizarte gaietarako sailburu ordeak, "Faktoria" saioan: "Ondoren, Foru Aldundiak egingo dira kargu".

Amilibiaren hitzetan, Ceutan orain bizi den egoera ezerberdina da: "Oso txikiak dira iritsi diren asko eta batzuk urduri eta gaizki daude, etxera itzuli nahi dute eta familiak ere Marokoko aldean eurekin harremanetan jartzen ari dira. Egoera lasaitu eta zeintzuk ez diren familiara itzuliko jakin ondoren hasiko dira lanean egun hauetan Ceutara pasa diren gaztetxoekin".

Baina, edozein modutan, beste politika batzuen beharra aldarrikatu du Lide Amilibiak: "migrazio gaia estrukturala da eta Espainiako gobernuak ez gaitu azken urtetan serio hitz egiteko deitu. Partxeak jartzen ari gara larrialdi bat dagoen bakoitzean. Baina horrelakoak gertatuko dira etorkizuenean ere eta planifikatuta eduki behar dugu, are gehiago Espainia non dagoen kokatuta ikusita".

Entzun hemen Mikel Rotaetxek Ceutatik osatutako kronika: