Itxi

Faktoria

Justizia kontseilaria

Eduardo Santos: "Iruñeko espetxeko 300 presoak Osasunbidearen sarean sartuko dira"

Pilar Goya | EITB Media

Nafarroak espetxeetako osasunaren eskumena jasoko du gaur. Eduardo Santos Justizia kontseilariaren hitzetan, Iruñeko espetxean dauden presoei osasun arreta hobetzea da helburua.

  • "Helburua, Iruñeko espetxean dauden presoei osasun arreta hobetzea da".

    "Helburua, Iruñeko espetxean dauden presoei osasun arreta hobetzea da".

    4:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Chivite Nafarroako foru gobernuko lehendakariak eta Miquel Iceta Espainiako Lurralde Politika eta Funtzio Pubilkoko ministroak izenpetuta iritsiko da Nafarroara espetxeen osasunaren eskumena, abuztuaren 1etik aurrera. Eduardo Santos Justizia kontseilariak "Faktoria"n nabarmendu du Osasunbidearen sarean sartuko direla Iruñeko espetxeko 300 presoak: "Komunitatean sartuko dira eta espetxe barruan eta kanpoan dauden pertsonek arreta bera jasoko dute, berdin-berdin".

Eskumenaren balioaz egin den kalkulua, 800 mila eurokoa, ez dela garrantzitsuena erantsi du, "dagoenari eutsi eta hobetzeko zer behar den jakin beharko genukeelako, eta hori zaila da.

Euskadik berriki jaso duen espetxeen kudeaketari buruzko transferenziaz, Nafarroak oraindik ere bidea egin behar duela adierazi du Eduardo Santosek, "ez dago legealdi honetan aurreikusita, ez gara horretarako lanean ari orain baina gure borondatea presoen egoera hobetzea da".