Itxi

Faktoria

Pentsuaren prezioaren igoera

Iñaki Goenaga: "Genuen etekin apur guztia jan du pentsuaren prezioaren igoerak"

Izaro Insausti | EITb Media

Iñaki Goenagak 90 esne-behi ditu Urnietako Oiamar baserrian. Urtez urte etekin gutxiago dituzte eta azken hilabeteetan pentsuaren prezioa % 20 igota abeltzainak itotzen ari direla dio.

  • Iñaki Goenaga, Oiamar baserria.

    Iñaki Goenaga, Oiamar baserria.

    5:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

EHNE eta ENBA elkarteek pentsuaren prezioaren gehiegizko hazkundea salatuz, ohartarazi dute sektorea egoera larrian dela. Abeltzainak itotzen ari direla diote, ezin baitute jasan animalien elikaduraren kostuaren neurrigabeko igoera. Honi aurre egiteko, besteak beste, salmenta prezioen igoera paraleloa eskatu dute.

Iñaki Goenaga Urnietako Oiamar baserriko abeltzainak azaldu du egoera larria dela. Bere kasuan, ikuluko lanekin bi soldata ateratzen zituzten baina azken urteetako bilakaeraren ondorioz bakarra jasotzera igaro dira. Salmentek gora egin badute ere, baserrietara etekin horiek ez direla iritsi salatu du. Kostuak gero eta gehiago badira, eta etekinak iristen ez badira, ondorio latzak izango direla aurreratu du.