Itxi

Faktoria

Suizidioaren mundu eguna

Agustin Erkizia: "Kezkatuta gaude gazte eta nerabeekin, pandemiak suizidioetan eragina izan du"

Agustin Erkizia, 'Bizaraun' suizidioz hildakoen senideen elkarteko sortzailea, "Faktoria" albistegian izan da.

  • Agustin Erkizia

    Agustin Erkizia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    23:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uste baino zabalduago dagoen errealitatea da suizioena. Eustatek eta Nafarroako Gobernuak eman dituzten datuen arabera, 2020. urtean 227 lagunek bere buruaz beste egin zuten Hego Euskal Herrian.

Gehienak gizonak ziren, 40 urtetik gorakoak horietako asko; baina, pandemiaren eraginez, handitzen ari da suizidatu diren edo suidizatzeko ahalegina egin duten gazteen konpurua.

Biziraun elkartean lekukotza horietako asko jaso dituzte. Bere buruaz beste egin duten senideen elkartea da Biziraun. Norbait galdu duten familiek sortu eta kudeatzen dute elkartea. Senideekin lan egiten dute, baina azken hilabeteetan hurbiltzen ari zaizkie suizidio ahalegina egin dutenak.

Bitarteko gehiagoren beharra ikusten dute eta erakunde publikoei eskaria luzatu die Agustin Erkiziak, Biziraun elkarteko sortzaileak "ondo hartu gaituzte beti baina, urratsa eman behar da. Hitzetatik ekintzetara pasa behar da".

Azpiegiturak behar dira eta pedagogia gehiago, helduak eta batez ere gazteek suizidioaren prebentzioan lan egiteko. Erkiziak argi du prebentzioa ez dela soilik "osasunak egin dezakeena, edonor izan liteke prebentzio-agente. Lagun bat, guraso bat, anaia bat, irakaslea... izan liteke. Baina jakin behar du zein den suizidioaren errealitatea".

Biziraun elkarteko arduraduna suizidioaz hitz egitearen aldeko da, "morborik gabe, informazioa emanez" eta batez ere, "gai honen inguruan dauden gezur eta mitoak, aurreritziak" desagertu daitezen.