Itxi

Faktoria

Suizidioaren mundu eguna

Itxaso: "Suizidioa tsunami bat da, olatua dator eta bi segundutan zure paradisoa hankaz gora geratzen da"

Itxaso Urbietaren testigantza, "Faktoria" albistegian. Bere aitak bere buruaz beste egin zuen orain 10 urte.

  • Itxaso Urbieta

    Itxaso Urbieta. Argazkia: Euskadi Irratia

    11:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Malkoak eta irribarreak nahastuz kontatu du Itxaso Urbietak duela 10 urte etxean bizi izan zutena. "Tsunamia, olatu handi bat etorri eta guztia hankaz gora jarri zuen". Bere aitak bere buruaz beste egin zuen. Lau anai arreba dira etxean eta inork ez zuen halakorik espero. 2Nik ondo ikusten nuen aita, sasoitsu, langilea eta ez nuen sumatu horrelako sufrimendua izango zuenik bere baitan". Baina, gertatu zen, aitak suizidatzea erabaki zuen eta "bi segundutan, zure paradisu hori batbatean bertan behera geratzen da", azaldu du Itxasok.

Ez du publikoki etxean bizi zuenari buruz orain arte hitz egin, baina urratsa ematea erabaki du, suizidioaz 2normaltasunez" hitz egin dadin. "Tabua" izan dela aitortzen du, familiek askotan "ezkutatu" dutela gertatu zaiena.

Egoera aldatzeko garaia dela uste du Itxaso Urbietak. Emakumeen aurkako indarkeriarekin gertatu den moduan, "suzidioarekin berdina gertatzen da, iruditzen zait obligazioa dugula, denon ardura dela hain pil pilean dagoen arazo honi buelta ematea". Bera hasi da lan egiten, gertutik, lan egiten duen eskoletan.

Gazteei berari gertatukoari buruz hitz egiten hasi da. Programa abian du, senideren bat suizidioz galdu duten Biziraun elkartearekin batera. Eskoletan ikusten duenarekin kezkatuta dagoelako: "Covid-19 garaian ikusi dugu nerabeen buru osasuna kaltetzen ari zela, askotan etortzen zaizkit batetik eta bestetik norbait gaizki dagoela esanaz. Beharra hain handia da, zerbait egin behar genuela eta hortxe gabiltza proiektuarekin".