Publizitatea
Itxi

2021/09/15

11:10

Faktoria

Txertaketa Frantzian

Xabier Chabagno, familia medikua: "Penagarria izan da txertoaren derrigortzea baina bere lana egin du"

Jone LArrañaga | EITb Media

Donibane Lohizunen familia medikua da Xabier Chabagno. Bertako osasun zentroan profesional denak txertatu dira Frantzian derrigortasuna indarrean sartzerako.

  • Xabier Chabagno

    Xabier Chabagno, Donibane Lohitzueko familia medikua, osasun zentruaren alboan

    16:12 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Penagarria izan da txertxoaren derrigortzea. Baina bere fruitua eman du". Hala mintzatu zaigu Xabier Chabagno familia medikua "Faktoria"n, osasun profesionalentzat ezarritako epe muga gainditu den egunean. Txertaketen defentsan, informazioaren eta persuasioaren alde izan da beti baina sendagile, erizain eta zahar egoitzetako langileen egoera bereziak neurri hau eskatzen zuela uste du Donibane Lohitzuneko profesionalak. "Sei hilabetean saiatu gara kolektiboa konbentzitzen eta baina % 60ra iristea baino ez dugu lortu. Bada zerbait lotsagarria", dio.

Txertaketa derrigortasuna iragarri zenetik, osasun publikoko sarean hamarretik bederatzi langile txertatu dira Ipar Euskal Herrian, Donibane Lohitzuneko zentroan, denak. Eneritz Zabaleta Zuzenbide doktoreak azaldu digu legearen aldetik nola behartu den derrigortasuna Frantzian. Alarma egoeraren luzapena amaitzen denean, azaroan, litekeena da derrigortasun horrek indarrean jarraitzea "Frantzian, lehendik ere, txerto batzuk derrigorrezkoak direlako". Ixusko Ordeñana EHUko zuzebide irakasleak egin du Espainiako legearen zehaztapena. Hego Euskal Herrian derrigortasuna agintzerik ez dagoela uste du; horretarako osasun publikoko legea aldatu beharko litzatekeela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;