Itxi

Faktoria

Polemika Zarautzen

Mitxelenako auzotarrak: "Isilpean egin dute dena; lanak hastean ikusi dugu trena etxeraino sartuko digutela"

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Zarauzko Mitxelena kalean haserrea eragin dute trenbidea bikoizteko ezusteko lanek. Ingurua hesitu eta hondeatzaileak agertzean jakin dute trenbidea auzorantz handituko dutela eta apenas geldituko dela espaloi txiki baterako tokia. Udalaren jarrera salatu dute eta manifestazioa deitu dute biharko.

  • Itziar Aldabaldetreku

    Itziar Aldabaldetreku

    9:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uda amaieratik, hesiek, hondeatzaileek eta langileek hartu dute Zarauzko Mitxelena kalea. San Pelaioko tren geltokia eraberritzeko lehen urratsak eman dituzte, tren azpiko pasabide berria eraikitzen hasi dira eta, "ezustean", trenbidea bikoiztu eta Mitxelena kalerantz handitzeari ekin diote. Auzoko bizilagunen izenean, Itziar Aldabaldetrekuk salatu du proiektua "isilpean" egin dutela Zarauzko Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS): "Lanean hasi eta dena suntsitzen hasi direnean konturatu gara trenbidea gure etxeetatik gertuago jarriko dutela, eta ez tokia soberan dagoen beste alderantz". Auzotarrek nabarmendu dute, lanen ondorioz, bizpahiru metro eskasera pasako dela trena eta ez dela tokirik egongo, esaterako, anbulantzia bat sartzeko: "Trenbidearen bestaldean lur-sailak soberan izanda, nola da posible proiektu hau ezartzea, eta gainera, isilpean pasatzea?".

Kezkatuta eta kexu, auzotarrek Udalera jo dute azalpen eske, alferrik: "Udalak bizkarretik kendu du azalpenak ematearen ardura, eta Amenabar eta Moyua eraikuntza-enpresetan galdetzera bidali gaituzte". Azken unean, eta auzotarrek manifestazioa deitu ondotik, bilerara deitu ditu Xabier Txurruka herriko alkateak (EAJ), ETSri proiektua berrikustea eskatuko diola jakinarazteko.