Itxi

Faktoria

Aire neurgailua

Ugo Mayor: "Aire librean, distantzia mantenduta musukoaren erabilera derrigortzea ez da zentzuzkoa"

E.B. | EITb Media

Ikerbasqueko zientzialari eta EHUko irakasleak ez du egoki jo Gotzone Sagardui Osasun sailburuak musukoaren erabilera derrigortzeko egindako planteamendua, gogoraraziz segurtasun tartea gorde ezin denean musukoa erabiltzea badela jada derrigorrezkoa.

  • Ugo Mayor

    Ugo Mayor

    9:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hainbat neurketa egin ditu Ugo Mayor Ikerbasqueko ikertzailea eta EHUko irakasleak CO2aren bitartez arnastutako zenbat aire dagoen neurtzen duen gailuarekin. Ondorio argia atera du: aireztapena etengabekoa eta egokia denean, barnealdean izanda ere, murriztu egiten dela kutsatzeko arriskua.

Zentzu horretan, ez du egoki jo Gotzone Sagardui Osasun sailburuak musukoaren erabilera derrigortzeko egindako planteamendua, gogoraraziz segurtasun tartea gorde ezin denean musukoa erabiltzea badela jada derrigorrezkoa. Gainera, oraindik zereginak badaudela azaldu du Mayorrek, egindako neurraldien arabera, garraiobide publikoan ordurik jendetsuenetan edo hainbat tabernaren eta jatetxeren barrualdeetan ez delako betetzen gutxienekoa.

"Euskal Autonomia Erkidegoan kostatzen ari zaigu barneratzea aireztapenaren garrantzia" azpimarratu du Euskadi Irratiko "Faktoria"n ikertzaileak, gaineratuz, covid-19a barnealdean 20 aldiz azkarrago kutsatzen dela; beraz, hori aireztapenarekin lotuta dagoenez, "toki itxietan, batez ere publikoetan, ezarri beharko lirateke CO2a neurtzeko gailuak", azpimarratu du.