Itxi

Faktoria magazina

Apaiz Kartzela

"Ez ginen kapaz tiragoma batekin txoriari eraso egiteko eta kartzelan sartu gintuzten terrorismoagatik"

Oihane Egurtza | EITb Media

"Apaiz Kartzela" filmaren aurre estreinaldian Euskadi Irratiko Faktorian izan ditugu protagonistetako bi: Josu Naberan eta Juan Mari Zulaika.

  • Apaiz Kartzela filmaren estreinaldia Euskadi Irratiko Faktorian

    Apaiz Kartzela filmaren estreinaldia Euskadi Irratiko Faktorian

    18:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Lehen hain ezkutuan eduki gintuzten, eta orain berriz, hain agerian, pantaila handian". Josu Naberanek hitz horietxekin adierazi digu Apaiz Kartzela filmak sortu dion ezustekoa. Sorpresa handi eta pozgarria. Zamorako apaiz kartzelan izan zen, besteak beste, Juan Mari Zulaikarekin batera. Euskadi Irratiko "Faktoria"n izan ditugu bi protagonistak. "50 urteren ondoren, atzera Zamorako kartzelara bidaia egin dugu, baina oraingoan poliziarik eta esku-burdinik gabe".

1960ko hamarkada bukaerako giro gogorraren berri eman digute, eta baita beren "delituaren" berri ere: "torturak salatzeko gose greba egin genuen eta papertxo bat atera genuen, esanez, gu ezin ginela terroristak; terrorista estatua zela".

"Presoen eginkizun edo bokazioa kartzelatik ihes egitea" dela ere kontatu digute eta horrexetan saiatu zirela.