Itxi

Faktoria magazina

Aurrestreinaldia

Joserra Senperenaren doinuek eta apaizen kantuek eman diote amaiera "Apaiz Kartzela"ren aurre estreinaldiari

Peru Arregi | EITb Media

Hunkituta eta inpresio onarekin atera dira ikusleak Bilboko EiTBren Multibox aretotik. Euskal Herria zein Espainia mailan proiektatzeko asmoa adierazi digu Ritxi Lizartza zuzendariak. Joserra Senperena, soinu bandaren egileak, beste piano pieza bat oparitu digu amaieran.

  • Joserra Senperena

    Joserra Senperena EiTB Multibox aretoaren atarian, Bilbon

    17:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Hiltzaile bat bezala" kantuak eman die ongietorria aretotik ateratako ikusleei. Apaiz Kartzela Filma amaitzen duen kantu bera, baina apaizek eta Joserra Senperena pianistak (soinu-bandaren egileak) zuzenean eskainia. Historia garaileen ikuspuntutik kontatzen digutela dio filma ikusi berri duen bertaratutako batek, eta honek "balio duela beste ikuspuntua kanporatzeko". Beste batek, Xabier Amurizak pelikulan dioena azpimarratu du: 50 urte pasa ondoren, "ez dagoela mendeku gogoarekin". Historia ezagutzen zutenek ere, gauza berriak jakin dituztela aipatu digute.

"Zamoran ere proiektatuko dugu" dio beste aldetik Ritxi Lizartza pelikularen zuzendariak. Bertan baita kartzela. "Gure memoria historiko hurbilaren pasarte bat da eta tratatu behar da". Apaizen "sendotasuna eta gogortasuna" azpimarratu ditu, "beren jarrera defendatzeko orduan". 50 urte beranduago, beren arloan lanean jarraitzen dutela... eta "eredu bat direla". Apaiz Kartzela, zinema aretoetan da jada.