Itxi

2021/12/27

10:55

Faktoria

Ostalariak eta murrizketak

Haika Aizpuru, Gipuzkoako Ostalarien elkartea: "Jaurlaritzak murrizketak ezartzen baditu, auzitegira goaz"

OIhane Yustos | EITb Media

Haika Aizpuru Gipuzkoako ostalaritza elkartean gau aisialdiko arduradunak "Faktoria"n salatu du murrizketa berriekin "seriotasun falta" erakutsi duela Eusko Jaurlaritzak.

  • Ostalariek Auzitegietara jotzeko prest, murrizketa berriak badatoz

    Ostalariek Auzitegietara jotzeko prest, murrizketa berriak badatoz

    6:21 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Haserre daude Hego Euskal Herriko ostalariak. "Bi urte daramatzagu froga-akats froga-akats eta froga-akats egiten. Horrela ezin da ezer aurrera eraman" esan du "Faktoria"n Haika Aizpuruk, Gipuzkoako Ostalaritza elkartean gau aisialdiko arduraduna denak. Ildo beretik, hitz egin du Faktoria albistegian Patxi Arriadak, Atarrabiako TOTEM aretoko arduradunak: "Guri ez digu inork ezer esan, egunkarietatik jakin dugu, ez digute deus erran".

Hala ere, egintzat jotzen dituzte murrizketak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaur egingo du eskaria Chiviteren Gobernuak auzitegietan eta Arriadaren dantzalekuan prestatzen hasi dira: "Oso azkar saldu genituen sarrerak urte zahar egunerako, baina bueltatzeko bideak prestatzen ari gara". Irekitzen uzten badiete, arratsaldeko 17:00etatik goizaldeko 01:00 arte zabalduko dituzte ateak, eta mahaietan kontsumitu beharko da. Minduta daudela aitortu du Totem aretoko arduradunak: "Badirudi gu garela mundu guztia kutsatzen dutenak, erotuta gaude, gu gara errudunak, baina kontua da jendeak ez duela berea errespetatzen. Zergatik beti tabernak, tabernak, tabernak! Sinestezina da".

Abenduko azken bi asteak, etekinei begira, onenak dira gaueko aisialdirako. Euskal Autonomia Erkidegoko ostalariak ere beldur dira etorriko zaienarekin. Duela hilabete eta erdi jarri zen eurekin harremanetan Osasun Saila. "Bilera izan genuen eurekin; neurriak orduan hartu behar ziren eta ez ziren hartu". Orain edukieraren eta ordutegien murrizketa badator, epaitegietara joko dutela aurreratu du Gipuzkoako gau aisialdiko arduradunak. "Abisatuta daude. Gobernua auzitegietara badoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ostalariek elkarrekin epaitegietara joko dugu, eta gure inguruan dabiltzan beste sektoreek, garraiolariek eta janari banatzaileek, babesa emango digute".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;