Faktoria magazina
Urdangarinen bihotzeko aferak
Pascal Ondarts:"Le Royalty gure jatetxean aterea da Iñaki Urdangarin eta bere bikotekide berriaren argazkia"
Jesux Artetxe | EITb Media
Argazki horretan ikus daiteke Iñaki Urdangarin Espainiako errege emerituaren suhia eta haren bikotekide berria jatetxean otordua egiten. Jatetxeko horma batean ageri den errugbylari batzuen argazkiak arrastoa eman dio Faktoriari, ez ote den izango jatetxe hori Pascal Ondartsen jatetxe berbera.
-
Biarritzeko Le Royalty jatetxea
6:56 min
Pascal Ondarts Biarritzeko Le Royalty jatetxeko nagusia da. "Faktoria" irratsaioak susmoa hartuta egin du ikerketa, Iñaki Urdangarin eta bere bikotekide berriari egindako argazkia Biarritzeko jatetxe batean ateratakoa baita. Pascal Ondarts jatetxeko nagusiari galdetuta, hark egiaztatu digu bere jatetxean egina dela argazki hori. Jatetxeko horma batean ageri den errugbylari batzuen argazkiak eman digu arrastoa; Pascal Ondartsek 20 urtez baino gehiagoan Biarritz Olimpique errugby taldean jokatu du eta Frantziako errugby selekzioarekin ere hainbat alditan.