Itxi

Faktoria

Sexu abusuak eliza katolikoan

Mikel Ezeolaza, biktima: "Gure gaiak guda politikotik kanpo egon behar du, alderdiek batera joan behar dute"

OIhane Yustos | EITb Media

Begi onez hartu dute biktimek Eliza Katolikoaren baitan adingabeei egin zaizkien sexu abusuak ikertzeko batzordearen sorrera, baina alderdiei eskatzen diete, euren arteko borroka politikotik kanpo utz ditzatela.

  • Sexu gehiegikeriak eliza katolikoaren baitan

    Sexu gehiegikeriak eliza katolikoaren baitan

    6:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Justizia, erreparazioa eta onarpena" Eliza Katolikoaren baitan egin ziren sexu gehiegikerien biktimen eskakizun nagusia da. Mikel Ezeolaza horietako bat da, Gareseko ikastetxe katolikoan jasan zuena kontatu du Faktoria albistegian. "Niri eta lagunei gauza bera gertatu zitzaigun Erreparadoreen komentuan. Nik salatu nuen, umetxoa nintzen, 11 urte nituen; frogatuta dago jende gutxik kontatzen duela eta pausoa ematen duenean, delituak preskribatuta daude". Nafarroan sexu gehiegikerien biktimek osatu duten elkartean ikusi dute errealitate hori, "baditugu 70 urteko kideak, orain salatu dutenak eta tratamendu psikologikoan dauenak".

Eliza Katolikoko kideek urtetan egin dituzten sexu abusu guztien bilduma eskatzen dute biktimek, "onartzea biktimak daudela, eta errolda bat osatu dadila, datuak mahai gainean jar daitezela, beste herrialdeetan egin den moduan". Kongresuan gaur osatuko den ikerketa batzordea "begi onez" hartu dute, baina oharra egiten du Ezeolazak: "biktimak sentsibilizazio guztietakoak gara, inportantea da urratsa baina, gure gaiak guda politikotik kanpo egon behar du. Gizartearen gai bat da, alderdi politiko guztiek batera joan behar dute borroka honetan".