Itxi

Faktoria

Emakumeen medikalizazioaz

Amaia Bacigalupe: "Antsiolitikoek kontsumoa modan jartzen ari da eta bizitza estilo ere bilakatzen ari da"

P.G. | eitB mEDIA

Emakumeen gehiegizko medikalizazioaz eta buruko gaitzen diagnostiko eta tratamenduetan gizonen eta emakumeen artean dauden aldeez hitz egin dugu "Faktoria"n, Amaia Bacigalupe EHUko OPIK taldeko ikerlariarekin eta Marisol Mondragon psikiatra eta Galdakaoko ospitaleko adikzio saileko buruarekin.

  • Amaia Bacigalupe eta Marisol Mondragon

    Amaia Bacigalupe eta Marisol Mondragon

    23:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeen gehiegizko medikalizazioaz eta buruko gaitzen diagnostiko eta tratamenduetan gizonen eta emakumeen artean dauden aldeez hitz egin dugu "Faktoria"n. Amaia Bacigalupe EHUko OPIK taldeko ikerlariaren hitzetan argi dago emakumeek buruko osasun okerrragoa dutela eta hori erabat lotuta dagoela emakumeek duten sozializazio motarekin, gizartean betetzen duten paperarekin: "Litekeena da une jakin batean eta epe jakin batez psikofarmakoak hartu behar izatea baina ez gehiago. Genero ikuspegitik azalpen askoz sakonagoa daude,  praktika klinikoa bera ere androzentrismoan oinarrituta eraiki delako eta horren ondorioz, sintoma berdinen aurrean emakumeei buruko nahasmendu gehiago diagnostikatzen zaizkie eta antsiolitiketa dpresioaren kontrako botika gehiago preskribitzen".

Marisol Mondragon psikiatra eta Galdakaoko ospitaleko adikzio saileko buruak bere aldetik onartu du medikalizazio gehiegi dagoela: "Osasun prefesionalak konsziente gara antsiolitiko gehiegi ematen direla baina egia da baita ere, lehen arretako kontsultetan denbora gutxi dagoela, larriraldetan arazoa azkar konpondu nahi duzula eta gizartean, presioa er badago. Ezin dut lo egin, arazoak ditu eta ezetz esanez gero, esijitu egiten dizue zerbait emateko".

Emakumeen gehiegizko medikalizazioan faktore sozioekonomikoek duten pisua ere aztertu dute. Eta, horrekin batera, menpekotasun sailera iristen diren pazienteetan, emakume eta gizonezkoen artea dauden jarrea ezkerdinak.

Gehiegizko medikalizazioa  gainditzeko, osasun profesionalekin lan egitea proposatu dute genero ikuspegia  praktika medikuaren alor ezberdinetan txertatzeko. Amaia Bacigalupek  emakumeen alor komunitarioa indartzea ere defendatu du, "min emozionala ez delako sortzen gizarteak eskatzen digun guzxtiari erantzuteko gai ez garelako, gizartea gaizki antolatzen delako baizik".

Marisol Mondragonek, bere aldetik, salatu du adkizioa duten pertsoen artean sortzen den estigma askoz handiagoa dela emakumeen artean.

.