Itxi

Faktoria

Lehortea eta ganadua

Aitor Murgoitio abeltzaina: "Negurako bilduta dugun jana ematen ari gara, neguan zulo galanta izango dugu"

"62 urte ditut eta modu honetako sikaterik ez dut ezagutu" esan digu 'Faktoria'n, Arrasateko Udala auzoan behiak dituen Aitor Murgoiti ganaduzaleak

  • Aitor Murgoitio abeltzaina, Arrasateko udala auzoko Kabuena baserria

    Aitor Murgoitio abeltzaina, Arrasateko Rdala auzoko Kabuena baserrian. Argazkia: EITB Media

    15:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gu oraindik defendatzen gara, hemen ditugun iturriak animalientzako ditugu bakarrik, guretzako beste tokitik hartzen dugu ura eta salbatzen gara". Aitor Murgoitio abeltzainak egin digu argazkia "Faktoria"n, Arrasateko Udala auzotik. Lehor daude iturriak, lehor baita ere soroak eta hilabete hotzenetarako gordeta duten jana ematen hasi dira animaliei. "Neguan zulo galanta izango dugu, bildutako jana ematen ari gara", esan du. Marruka ikusi eta entzun ditugu behiak ganaduzalearen ondoan, "janari eske ari dira" dio Murgoitik, "jakina estresa sentitzen dutela, larrean daudenean beraien zikloa betetzen".

Nafarroako Piriniotan egoera ez da hobea. Abaurrea gaineko artzaia da Patxi Enjake, "beste lekuetan bezala edo agian okerrago gaude". Lehorteak bereziki kolpatu ditu, azken egunetako ekaitzek ez dute litro bat bera ere utzi. "Baltsa artifizialetako bildutakoarekin ari gara moldatzen, iturrietako ura ekartzen ari dira kamioekin'. Ardiak eta haragitarako behiak ditu Enjake ganaduzaleak eta esnea jezteari utzi diote, "ohi baino bi hilabete baino gehiago utzi diogu jezteari, esnearen kalitatea onena da larrearekin hazten den behiarena eta ez dago belarrik".