Itxi

Faktoria

Matematika kirol lesioak BCAM

Matematika aplikatua, futbolarien lesioak aurreikusteko. Lore Zumetaren tesian ari da ereduak bilatzen

Nagore Telleria | EITb Media

Athletic taldeko emakume zein gizonen datuak ari da erabiltzen futbolariek min hartzen dutenean izaten diren aldagaiak aztertu eta matematika aplikatuta modeloak sortzeko. Emakumeak zientzian astean, Florence Nightingale erizainak gerra zaurituekin erabilitako estatistikaz jardungo du Bidebarrietan.

  • Lore Zumeta matematikaria Euskadi Irratian

    Lore Zumeta matematikaria Euskadi Irratian

    20:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Florence Nightingale erizain britainiarrak Krimeako gerran zaindu zituen zauritutako soldaduak 1854an. Estatistika baliatua ikusi zuen, gerra zauriengatik baino soldadu gehiago hiltzen zirela ospitaleko higiene eskasagatik. Hark gerra zaurituekin egindakoa ari da egiten Lore Zumeta matematikaria futbolariekin, matematika aplikatu.