Itxi

Faktoria

ESKUZABALTASUN ERRADIKALA

Etxea 'oparitu' duen emaztea: "Gure arima ari da galtzen; galdua ez bada jada"

Jon Artano | EITb Media

Gurasoengandik jaso sailean eraiki zuen Txikixo etxea, Ahetzen. Orain etxe hori 'eman' egin du jabeak, etxebizitza sozialak eta osasun-arretarako gune bat eraiki ditzaten. "Sosa dutenen" aurkako ekintza egin du emazte aheztarrak; "sosa dutenak nagusitzen ari dira, eta kanpora eramanen gaituzte".

  • Txikixo etxea

    Aurki urratuko dute Txikixo etxea

    16:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Erregreta zerbait" izan du aldi batez, baina orain bakean da erabat. Ahetzen duen bi solairuko etxea, Txikixo, merkatuko prezioa baino lauzpabost aldiz merkeago saldu dio emazte batek Habitat Sud Atlantique (HSA) erakunde publikoari. Baldintza jarri du hura eraitsi eta apartamenduak altxatzea, etxebizitzarik ordaindu ezin dutenentzat. Bigarren baldintza bat ere jarri dio HSA-i, altxako duten eraikin berriaren izena berak hautatua da: Oroitzen. Aurki urratuko dute etxea, eta hura husten ari da orain, 81 urteko emazte eskuzabala. Txikixo atarian hartu du Euskadi Irratia, eta, barnean, puskez betetako kutxa artean egin dute mintzaldia.

Hartu duen erabakia arrazoitu du: "Ez nuen nahi Txikixo bakantzetako etxea izan zedin".