Faktoria
BOTILA BERRERABILGARRIAK
Miren Basaras: "Botila berrerabilgarriak astean behin garbitzea komeni da"
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Jasangarritasunaren izenean gero eta gehiago erabiltzen dira botila berrerabilgarriak. Garbiketa falta eta hezetasunaren ondorioz, ordea, bakterio-foku izan daitezke. Azalpenak eskatu dizkiogu Miren Basaras Mikrobiologian doktore eta EHUko irakasleari.
-
BOTILA BERRERABILGARRIAK
5:05 min
Botila berrerabilgarrien muturretan aho edo larruazaletik transmititutako bakterioak pilatu eta ugaldu daitezke. Miren Basaras Mikrobiologian doktore eta EHUko irakasleak azaldu digu larruazal edo digestio aparatuko gaixotasunak sortzeko gai direla bakterio horiek; baina, oro har, aparteko larritasunik ez duten gaitzak dira. Horiek ekiditeko, komeni da botilak astean behin garbitzea.