Itxi

Goiz kronika asteburua

Adinekoen egoitzak-protesta

"Adinekoen egoitzak isolamendu zentro bilakatzen ari dira"

"Zaintza erdigunean, publikoa eta duina" lelopean adinekoen egoitzetako egoera salatzeko kalera aterako dira. Nekane Saenz de Cabezón, Gipuzkoako Senideak Elkarteko kidea izan dugu Goiz Kronikan.

  • Emakume bat adinekoen egoitza batean.

    Nekane Saenz de Cabezon prentsaurreko bat ematen. EiTBren artxiboko irudia.

    4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur eguerdian, Donostian elkarretaratzea egitekoak dira, eta Bilbon, Gasteizen eta Iruñean berriz manifestazioak egingo dituzte Adinekoen egoitzetako zaintza publikoa eta duina aldarrikatzeko. Protesten atarian, Nekane Saenz de Cabezón, Gipuzkoako Senideak Elkarteko kidearen esanetan, "Adinekoen egoitzak isolamendu zentro" bilakatzen ari direla ikusten ari dira. Isolamendu horrek gainera, egoiliarrei "kalte fisikoa eta emozionala" eragiten diela nabarmendu nahi izan du. Horrezaz gain, ulergaitza egiten zaio "egoiliarrak barruan izanda, kutxatu izana" eta erantsi du lehen olatu horretatik "ez dela askorik ikasi".

Pandemia honek adinekoen egoitzek "pribatizazioaren eraginez" lehendik ere bazituzten gabeziak bistaratu ditu Saenz de Cabezón-ek esan duenez eta une honetan lehentasuna, gaurko protesten leloak dioen gisan, "zaintza erdigunean jarri eta zerbitzu publiko duinak" eskaintzea dela adierazi du.