Itxi

Goiz kronika asteburua

Euskararen Eguna

Miren Dobaran: "Maratoia dugu aurretik; mundu globalizatuan hizkuntza gutxitua izanik ezin dugu lokartu"

EITB MEDIA

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan ditu hitzok Euskararen Legeak 40 urte betetzen dituenean. Euskaraldiaren inguruko balorazioa ere egin du. Etorkizunari begira ditugun erronkak ere aipatu ditu Dobaranek.

  • Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea

    Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea

    11:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen Legeak 40 urte betezen ditu eta ospatzeko eguna da gaurkoa. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan duenaren arabera, "Lege eredugarria da. Adostasun zabalarekin onartua izan zen. Eraginkortasuna eta ikuspegi inklusiboa izan du, baita progresibotasuna ere".

Jon Sararasuak Euskadi Irratiko "Faktoria"n  esan zuen atzo Euskarak minbizia duela eta, beraz, beste terapia baten beharra dagoela. Bada, Dobaranek maratoia dugula aurretik onartu du. "Gure hizkuntza gutxitua da eta mundu globalizatu batean bizi gara. Ezin dugu lokartu edo erlaxatu. Baina daukagun onena da hizkuntza komunitate sendoa daukagula eta aurrera egiteko gai izango garela".

Kike Amonarriz Euskaltzaleen topaguneko lehendakariaren esanetan, bestalde, azken 40 urteetan errealitate soziolinguistikoa aldatu egin da eta horregatik da garrantzitsua legea egokitzea. "Legeek ez dute ezertarako balio gizartean nahirik ez badago", Dobaranen ustez. Nahiz eta txapa gutxiago ikusi den kaletik "Euskaraldiari esker irabazi ditugu esparru asko eremu erdaldunean bizi garenok", gehitu du sailburuordeak.