Itxi

Goizak gaur

Garbiñe Biurrun

"Etxeko konfinamendua aplikatzeko urriaren 25eko Errege Dekretua berritu behar da"

Garbiñe Biurrunek dio, bere ustez, erkidegoen esku utz litekeela neurria aplikatzeko aukera. Bestalde, neurrien aurkako protestak ezin direla terrorismo gisa definitzea ez dela egokia adierazi du.

  • Garbiñe Biurrun

    Garbiñe Biurrun

    6:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garbiñe Biurrun Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko jarduneko presidentek Euskaio Irratiko 'Goizak Gaur' albistegian nabarmendu duenez, alarma egoera deklaratu zuen urriaren 25eko Errege Dekretuan agertzen diren neurriek ez dute uzten aurrerago joaten, eta, beraz, ez litzateke aplikagarria, gaur-gaurkoz, etxeko konfinamendua. Dekretu berri bat argitaratzea edo urriaren 25eko dekretu hori berritzea, eta etxeko konfinamenduaren neuria bertan sartzea beharko litzateke aplikatzeko. Bestalde, bere ustez, neurri hori erkidegoen esku utz liteke neurri bori hartzeko edo ez hartzkeo aukera.

COVIDri aurre egiteko neurrien aurkako protestei dagokionez, Urkullu lehendakariak gaur berretsi du hiztegian begiratu besterik ez dagoela 'terrorismo' hitzaren definizioa  jabetzeko ondo ezkontzen dela hori osasun publikoaren aurkako erasoekin baina Biurrunek nabarmendu du izendapen horrekin kontuz ibili beharra dagoela. Sarritan, "terrorismo hitza oso arin" erabiltzen dela uste du: "Juridikoki terrorismoa gauza bat da, eta, zoritxarrez, terrorismoaren ideia arlo penalean gehiegi zabaldu da". Bere iritziz, zigor kdeari erreparatu behar zaio, eta momentuz, ez da egokia horrelako gertakariak definitzeko. "Desordena publikoa kode penalak dioenarekin bat" datoz gertakari horien Biurrunen arabera, eta, ondorioz, 6-12 hilabete arteko espetxe zigorra izango lukete, eta eragindako kalteak ere ordaindu beharko lituzkete.