Goizak gaur
Elkarrekin Podemos-IU
Iñigo Martinez: "Eskola publikoa indartzeko helburuaren kontra doa lege proiektua"
EITb Media
Hezkuntza legearen aurre -proiektuaren testua atzo bertan eskuratu zutela eta Jaurlaritzak Elkarrekin Podemos-IUren ekarpenak kanpoan utzi nahi izan dituela salatu du Iñigo Martinez legebiltzarkideak "Goizak Gaur" albistegian.
-
Iñigo Martinez
7:29 min
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IU-ko legebiltzarkideak nabarmendu du euskal eskola publikoa indartzeko helburuaren kontra doala lege proiektua, eta, beraz, osoko zuzenketa ez ezik, zuzenketa partzialak ere aurkeztuko dituztela Legebiltzarreko tramitazioan, bere ekarpenak aurrera ateratzeko ahaleginean.
Izan ere, Martinezek "Goizak Gaur" albistegian salatu du Hezkuntza Legearen Proiektuaren testua atzo bertan jaso zutela. "Gobernuak, modu batera edo bestera, gure ekarpenak kanpoan utzi nahi zituen, eta gure ekarpenak ez daude lege-proiektu honetan eta ez daude hitzarmenean txertatzen ziren hainbat gauza", azpimarratu du. Gaineratu du hezkuntza ituna sinatu zutela euskal hezkuntza zistemari buelta bat emateko, eta lege-proiektu honekin, "euskal hezkuntza sistema duala betikotzen" dela. "Horretan ez gara egongo", nabarmendu du.