Hauteskundeen zurrunbiloan giro politikoa nahasia bada ere, Hezkuntza sailburua ziur agertu da horrek Hezkuntza Legeari ez diola eragingo. Horren esanetan, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk garbi dute "etorkizunera begirako legea dela".
EAJ eta PSE-EE, berriro ere, aurrez aurre jarri ditu Hezkuntza Lege berriak, bereziki, hizkuntzen inguruko atalak. Maria Jesus San Jose Hezkuntza Batzordeko ordezkari sozialistak argi esan du ez dutela araua babestuko, baldin eta ez bada argi geratzen gaztelania ez dela baztertuko.
Onartutako hiru dekretuen xedea da aipatu etapetako curriculuma ezartzea eta horren ezarpena, ebaluazioa eta garapena arautzea. Hirurek ala hirurek bat egiten dute ikastetxeen autonomiaren aldeko apustuan.
Bi eragile horien arabera, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 28an onartutako dekretuak titulartasun publikoko eta pribatuko ikastetxeak "berdindu" nahi ditu.
Asteartean bertan, hezkuntzako eragileen lehen iritziak entzun ahal izango dituzte Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde parlamentarioek, Hezkuntza Batzordean.
Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ikasle zaurgarrientzat gorde behar izan dituzten plazak bete gabe geratu arren, itunpeko ikastetxeek ez dute finantziazioa galduko.
"Aurreproiektu honek aukera esanguratsuak jasotzen dituela ezin dugu ukatu, eta gaur egun dugun Eskola Publikoaren Legearekiko aurrerapauso handia da", adierazi du Koldo Tellituk. Legearen zehaztapen falta da Ikastolen Elkartearentzat proiektuak duen gabezia handiena.
Jaurlaritzak joan den astean onartutako proiektua defendatu du Legebiltzarrean, eta Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Vox taldeen kritikei erantzunez esan duenez, "egitasmoak ez du arrakalarik sortu".
Elkarrekin-Podemoseko idazkari nagusiak esan du Hezkuntza itunaren jarraipen batzordearen bilerara ez joateko erabakia ez zela beroaldi baten ondorio izan. Etxebizitza legeaz berriz, Miren Gorrotxategik adierazi du ez dagoela eskumen urraketarik.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, ez dutela Hezkuntza Sailburuarekin gai honi buruzko inolako harremanik izan berretsi du Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak.
Amaia Martinez alderdi ultraeskuindarraren legebiltzarkideak uste du modu horretara "tirabirak" eta "interpretazio ezberdinak" saihestuko liratekeela. "Ezertxo ere aldatu nahi ez badute zergatik ez jarri legean?", galdetu du.
Errentagarritasuna etxebizitzaren eskubide subjektiboaren gainetik jartzea leporatu die EH Bilduko Programa zuzendariak jeltzaleei. EAJk argi erantzun beharko lukeen galdera honakoa dela esan du: "Etxebizitzen alokairuaren prezioa erregulatu behar al dugu? Bai edo ez?".
Hezkuntza legearen aurre -proiektuaren testua atzo bertan eskuratu zutela eta Jaurlaritzak Elkarrekin Podemos-IUren ekarpenak kanpoan utzi nahi izan dituela salatu du Iñigo Martinez legebiltzarkideak "Goizak Gaur" albistegian.
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpeko sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen. PPren aburuz, bestalde, "euskara inposatu" nahi du Jaurlaritzak, "larrialdi nazional egoera" sortuta.
Koalizio abertzaleak iragarri du "gai zehatzei" zuzenketak egin dizkiela, baina, horren ustez, "lege-proiektu honetan nahikoa oinarri dago eztabaida parlamentarioari ekin eta legegintzaldi honetan lege on bat lortzeko".
"Ikastolen gaitasun autoeratzailea eta eskola publikoaren sen berdinzalea uztartuko dituen sistema" babestu du Pello Otxadianok, Hezkuntza Lege proiektua baloratzeko egindako agerraldian.
Hala ere, Eneko Anduezak ez du baztertu araua zuzentzea edo beste aukera batzuetara jotzea, baldin eta Legebiltzarreko tramitazioan "noraeza" dagoela egiaztatzen badute. "Ez dugu utziko batzuek abertzaleentzat soilik diren nazio eraikuntzan aurrera egiten jarrai dezaten", ohartarazi du.
PSE-EEko liderraren hitzetan, EAJk "bazekien" sozialistek hezkuntza lege proiektuarekin desadostasunak zituztela, gobernu bileraren bezperan Mendiak Urkullurekin hitz egin baitzuen. Dena dela, elkarrizketaren alde agertu da, eta "EAJrekin batera" gaiok "zuzentzeko" aukera egongo delakoan dago.
Hala ere, Hezkuntza sailburuak adierazi du ez diela kritika hauek "garrantzi berezirik eman nahi, ez eta kendu nahi". "Guk bidali dugun testuarekin erabat leial jokatu dugu, iazko testuaren oso antzekoa da", adierazi du Bildarratzek.
Bestalde, EH Bilduk "zehatz-mehatz" aztertuko du proiektuaren edukia, EAJk, EH Bilduk berak, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk 2022an lortutako akordioa betetzen dela "bermatzeko". Bestalde, aurreproiektuak sentsazio "gazi-gozoa" sortzen diola ziurtatu du Kontseiluak.
Mailaka bada ere euskal hezkuntza sistema eraldatu nahi du Hezkuntza Lege berriak. Euskarari arreta berezia eskaintzea, integratzailea izatea eta elkarbizitza sustatzea izango ditu helburu doako izango den hezkuntzak.
Hezkuntza sailburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak gaur onartutako testuak Eusko Legebiltzarreko akordioaren edukia zein espiritua errespetatzen ditu.
Sare publikoa zein pribatua biltzen dituen sistema, euskara ardatz eta segregazioari aurre egitea helburu duena. Doakoa eta sexuen arteko bereizketarik onartuko ez duena. Inor atzean utzi gabe eraldatuko duena. Ezaugarri horiek dituen hezkuntza eredua marraztu eta ezarri nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Jaurlaritzak gaur egin duen Gobernu Bileran onartu du EAEko Hezkuntza Lege proiektua. Jokin Bildarratz sailburuak adierazi duenez, "prozesu trinkoa izan da, exijentzia handikoa, baina apasionantea ere bai".
Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu duenez, ez du Eusko Jaurlaritzak onartuko duen Hezkuntza Legearen aurreproiektua ezagutzen. Edozein kasutan, lege proiektua eta publiko egin zen lehen zirriborroa ezberdinak izatea espero du.
Ezkerreko koalizioaren legebiltzarkideak planifikazio dekretua eta itunpetze araua kritikatu ditu eta ohartarazi du "gaur-gaurkoz" Elkarrekin Podemosek ez duela legea babestuko. EH Bildu eta PSE-EE ere estu hartu ditu. "Herren geratu zaie eskola publikoaz egin duten defentsa", kritikatu du.
2022ko apirilaren 7an Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza lege berrirako oinarriak izango direnak onartu zituen, % 90,6ren babesarekin. Lege proiektuaren onarpena atzeratu egin da, eta urteurrenarekin bat eginez, EITBk gaiaz galdetu die Vox ez beste talde parlamentario guztietako ordezkariei.
Biek ala biek argi utzi dute bat datozela segregazioari aurre egiteko abiatutako prozesuarekin, baina kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez dituela errespetatu hasiera batean ezarritako oinarriak.
Biek ala biek argi utzi dute bat datozela segregazioari aurre egiteko abiatutako prozesuarekin, baina kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez dituela errespetatu hasiera batean ezarritako oinarriak.
Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez, gobernu bileran onartzeko hainbat txosten falta ditu oraindik proiektuak. Bildarratzen hitzetan, "aste gutxi batzuren kontua" izango da.
Gaurtik apirilaren 21era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Bi bide daude horretarako: aurrez aurre, zentroetan bertan, eta online, Hezkuntza Sailaren webgunean.
Auzitegiak beste txosten bat egitea erabaki du, gehiengoaren irizpidearen arabera, Voxen helegitea bere osotasunean atzera botatzeko, eta, beraz, doktrina hori bera PPren errekurtsoari aplikatuko zaio.
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak adierazi du bere alderdia "oso urrun" dagoela Hezkuntza Legea babestetik, eta uste du 'De Miguel' auzia "Euskadin haize freskoa behar duen sistema baten icebergaren punta" dela.